|
TANDEM® Fundazioa PK/Apdo. 864 E-20080 Donostia / San Sebastián (SPAIN) Fax+Tel(10-13h): INT-34-943 322 062 E-Mail > www.tandemcity.info |
Irakasleentzako mintegiak
Akatsen diagnosia eta terapia
Akatsen bitartez ikasi behar dela maiz esaten da. Baina hau ez da hain erraza: irakasleak zistu batean jakin behar du zein motako akatsa den eta berehala erabaki behar du zerbait egin behar duen ala ez.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Esperientziak * Definizioa * Sailkapena * Zergatiak * Balorazioa * Idatzizko terapia * Ahozko terapia * Autozuzenketa eta bestelako ideiakMnemo- eta ikasteknikak
Ikasleak bere ikasprozesua bere eskuetan har dezan, bere ikasprozesuari buruz gehiago jakin behar du. Ez du euskara soilik ikasten, ikasten ere ikasi egiten du. Horregatik, mintegi honetan ikuspuntua mnemo- eta ikastekniketara zuzenduko dugu, hau da, ikasleek bere oroimen potentziala eta bere ikasketen emaitzak nola hobe ditzaketen.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Zertarako sartu klasean buruz ikasteko zein bestelako ikasteknikarik? * Oroimenaren psikologia, ikaskuntzaren faktore psikologikoak, motibazioa, sugestioak, jakinmina eta ikasteko gogoa nola piztu, ikasteko bide desberdinak. * Mnemo-eta ikasteknika desberdinen aurkezpena *Ikastekniken aurkezpena * Mnemo- eta ikastekniken erabilera ikasgelan, material aurkezpena.
Autoikasketa eta autonomia I
Autoikasketa, ordenagailuz ikasteko programa eta autoikasketarako zentruez sarri mintzatzen gara. Halere, metodologia honen abantaila eta desabantailen ebaluaketa egiteko eta honelako eskaintza bat euskaltegien baitan kokatzeko prestakuntzarik behar da. Eredu hau batez ere, ondorengo ikasleentzat da komenigarria
ordutegi arazoak dituztenentzat
oso talde txikia osatzen dutenentzat
birpasatu eta beren ezagutzako hutsune zehatzak bete nahi dituztenentzat
bidaia, gaixotasun e.a. direla medio eskola ordu asko galdu dutenentzat.
Horretaz gain, 'autonomia' konzeptua edozein klasetarako interesgarria da, ikasleen partehartzea indartzeko.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Zertarako autoikasketa ? Zer da autonomia ? Nazioarteko esperientziak * Ikastaro erdiautonomoak maila baxuetan * Ikaslearen autonomia bultzatzen duen material didaktikoa * Autoikasketarako zentrua - teorian eta praktikan * Autonomia eta autoikasketaren egokitzapena euskaltegietanAutoikasketa eta autonomia II
Autonomia jadanik denboraldi batez landu duten euskaltegientzat.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Klase prestaketa baten birdiseinua *Tutoretza esperientziak * autoikasketarako gelaren ebaluaketarako irizpideak * Autoikasketarako gela eta klase arteko loturak * Elkartruke elementuak euskaltegian * Materialgintza
Ikasprozesuaren hasieratik nola landu testuen ulermena?
Euskaltegitik at, ikasleak maiz egiten du topo euskeraz idatzitako testuekin. Halere, ez ditu posible den neurrian ikasteko aprobetxatzen, maila ezarengatik ulertuko ez duela pentsatuz.
Joera hau aldatzea lortzen badugu, beste 'ikas-iturri' berria irekiko dugu, ikaslea bere kabuz eta aisi tarteetan aurrera egin dezan. 'Entrenamendu' hori maila baxuenetik hasi behar da.
Iraupena: 11 ordu
Egitaraua:
Nola aldatu testuetatik hitzez hitz irakurtzeko joera * Ulermenerako teknikak hitz/esaldi/testu mailan * Nola lotu entrenamendu hau testu liburuko progresioarekin * Ariketa motak * Testu motak eta aukeratzeko erizpideak * Euskaltegietan erabiltzen diren liburu eta aldizkariak landuHizkuntza
: taldeka eta bilera orokorrean lan egingo da. Adibideak alemanez izango dira baina ez da alemanik jakin behar.
Hizkuntzaren irakaskuntza elkartrukean
DBH, LOGSE Batxiller eta erdi zein goi mailetako heziketa zikloetarako
Asko dira edozein motatako elkartruke batean parte hartzeko arrazoiak:Hizkuntza baten ezagutza hobetzeko.
Xede profesionaletarako (komunikazioaren hobekuntza eta hizkuntza baten ulermena lanpostuan egokitzeko barne sar daitezkelarik).
Ekintza batzuk elkarrekin burutu edo beste edozein motako ezagutza lortzeko.
Aipatu helburu hauen lorpenerako elkartrukeak ardatz nagusitzat harturik, aurrera eraman ditugun "Mugaz Gain", "Alemaniera Elkartrukean, DBHn" eta "Tandem" direlako proiektutan oinarrituz, proposamen egokituak aurkezten ditugu Instituto, HEO, Unibertsitate edo bestelako ikastegietarako. Argibide gehiagorako gai honen inguruko foileto monografikoa eska dezakezue Tandem Fundaziora.
Mintzalaguna
Euskararen ikasprozesuan erabiltzen den metodologia gehienen puntu ahulena mintzamena izan ohi da. Trebetasun hau lantzeko "Donostiako Bagera Elkarteak" "Tandem" esperientziaz aprobetxatuz "Mintzalaguna" eredua sortu du, euskaldun "zaharren" eta "berrien" artean interes amankomunen arabera komunikazioa eta harremanak sortzeko bitartekaritza alegia. Euskara ikasten ari direnentzat oso baliagarria, klasean ikasitakoaren osagarri gisa.
Iraupena: 5 ordu
Egitaraua:
Mintzalagunen eredua, antolakuntza eta emaitzak: * herri batean * euskaltegi batean
Txoke eskola
Irakasle berriek jakin dezaten nola sentitzen diren ikasleak lehen klase egunean, alemana erakutsiko diegu, ezer itzuli gabe. Esperientzia lagungarria ...
Iraupena: 2 ordu
TANDEM-BIKOTEEN BITARTEKARITZARAKO ORIENTABIDEAK
Euskaltegi, HEO , Hizkuntza-eskola, Goi zikloetako Formakuntza eta Unibertsitatean lantzeko egokia.
Jatorrizko hiztunekin komunikazio zuzena ahalbidetzen du eta klasean ikasitakoaren osagarri ezin hobea bilakatzen da.
Iraupena: 6 ordu
ELKARHEZI
1996tik 1998ra arte, Tandem Fundazioak euskara irakasleen artean banaturik dagoen "jakinduria profesionala" bideratzen zuen, prozesu iraunkor, merke eta hurbil baten bitartez, elkarrengandik ikas eta esperientziak elkartruka zitzaten.
Egun eskaintza nahikoak sortu direnez, egitasmo honek ez du jarraipenik izango.
Egitarau zehatzagoak eskuratzeko
bidal iezaguzu korreo elektronikoa edo faxa
zure posta helbide osoarekin.
|
|
|
|
|
|
|
|
|