INDEX
 
TANDEM® Fundazioa 
PK/Apdo. 864 
E-20080 Donostia / San Sebastián 
(SPAIN)
Fax+Tel(10-13h): INT-34-943 322 062  
E-Mail > www.tandemcity.info
Castellano
 
Deutsch
 
English
 

TANDEM, zer da?

TANDEM bat egoera bakoitzerako?

TANDEM® Fundazioa

Helburuak eta ekimenak

Tandemen esanahia


 

Tandem, zer da?

Tandem, elkarlanaren bizikleta da, ezinbestekoa baitu bi aldeen partaidetza aurrera egiteko. Mekanismo hau "zuk niri ikasten laguntzen didazu eta nik zuri ikasten laguntzen dizut, horrela hobeto ulertuko dugu elkar" leloari jarraituz, elkartrukearen bidezko hizkuntzaren ikasprozesuan erabiltzen dugu . Horrela bada, Tandem, hizkuntza bat ikasteko metodoen arteko bizikleta da - merkea, banan-banakoa eta ekologikoa-. Ikaskuntza metodo hau komunikatiboa eta interkulturala da, bikotearekiko kontaktoak haren kulturan murgiltzea ahalbidetzen baitu. Tandem, esperientzi berriak bizi eta hizkuntza era atsegingarri eta sortzaile batean ikasi ahal izateko metodologiarik biziena da. Erabat autonomoak diren metodoak (TANDEM bikotea) eta ikasketa autonomoa sustatzen duten beste batzuk (TANDEM ikastalde binazionala) konbinatzen ditugu. Irakasleak gidatzen duen ikastaldeetan ere, talde txikitan eta malgutasun handiz egiten dugu lan.

Irakasleak jatorrizkoak dira eta lan baldintzen erabakietan parte hartzen dute, onura publikorako elkarteen esparruan, kooperatiba kultural zein autoenplegurako entrepresetan. Motelxeagoak izan arren batzuetan, egitura demokratiko hauek, ikasleari arreta handiagoz jarraitzen zaiola erakutsi dute.

Urte batzuetatik hona, Tandemek jarraipen zientifikoa ere badu. Nazioarteko tandem ihardunaldiek erregularki  irakasle eta ikertzaileen artean esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen dute. Horrela bada, hizkuntza eta kultura, ikasketa eta errealitatea uztartzeko gai ez diren metodologiei aurre egin dakieken metodo profesional eta alternatiboa eskaintzen du. TANDEM erabiltzen duten instituzioak, etengabe hedatzen darraien nazioarteko tandem sarean federatu dira. Tandem hizkuntza-eskola bakoitza bai herrialde bertako zein atzerriko beste ezein eskoletarako sarrerabidea da. Ildo honetatik, mugak gainditzen dituen metodoa ere bada.

 
 [Index] 



 

Tandem bat egoera bakoitzerako ?

Tandem edozein adinetan erabil daitekeen metodoa da, bai gazteenekin baita helduenekin ere.

Tandem modu ezberdinetara aplika daiteke: haurtzaindegian hasita, lehen hezkuntza zein bigarrenean, hezkuntza profesionalean, gazte erakundetan, unibertsitate zein goi mailako eskoletan, irakaslearen formakuntzan, helduen eskoletan, entrepresa eta langileen trebakuntzan, baita sindikatuetan ere.

Tandemek taldearen jatorrizko herrialdean, beste taldearen herrialdean edo elkarrekin hirugarren batean ere funtzionatzen du, mugaz haraindi.

Orain arte Tandem-ak gutxienez 17 hizkuntzatan burutu dira: Alemanieraz, Arabieraz, Gazteleraz, Katalanieraz, Txekieraz, Euskaraz, Frantsesez, Galizieraz, Greko berriaz, Ungarieraz, Ingeleraz, Italieraz, Japonesez, Polanieraz eta Turkieraz.

Helburu asko aterpe berean: hizkuntzen tandem unibertsala, kultur arteko elkartrukeetarara bideratutako tandem topaketak, Tandem profesionala, arrazakeriaren aurkako tandem-a "Interkultur-tandem", tandem hizkuntzanitza "Babylonia-Tandem" eta Internet-en bidez.

Tandemek, ikasketa autonomoan oinarritzen denez gero, malgutasuna eskaintzen du bere edukinen esparru zabalean: elkarrizketa, narrazioa, irakurmena, gaitasun profesionalak (telefonoz aritzea, itzulpengintza, bapateko itzulpena,...), aisialdiko ekintzak, kultur arteko ezberdintasunak.

 
 [Index] 



 

Tandem® Fundazioa

Bienbitartean Tandem, hizkuntzen irakasprozesu bat izatetik, mugimendu pedagogiko bat izatera pasa da. Tandem prozedurak, haurtzaindegietan, , eskola publikoetan, kurtso amaierako bidaietan, gazteen arteko elkartrukeetan, franko-aleman erakunde binazionaletan, herri-unibertsitateetan, Goethe Institutoetan, Helduen Hezkuntza zentruetan, unibertsitatearen baitako Erasmus programetan, irakasleen oinarrizko formakuntzan eta trebatze iraunkorrean, tandem espezializatua entrepresatan eta "Interkultur-Tandem", inmigranteekin elkarlanean.

Kooperazio zientifikoa eta formakuntza iraunkorrean sakontzeko asmoz, tandem metodoa onura duten entitateek, nazioarteko tandem sarean federatuak gehienak, Tandem Fundazioa sortu dute. Egoitza nagusia Donostian finkatuz, 1994ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere iharduera. Fundazio honek, aurretik Michael Friedrich , "Centro Cultural Hispano-Alemán Tandem" madrildar kooperatiba eta Jürgen Wolff-en eskuetan zegoen Tandem ikurraren eskubideak bere gain hartu zituen, eta Tandem sarean sartu nahi dutenen pertsona eta erakundeentzat bitartekari bihurtu da.

1994ko uztailaren 11ean Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilariaren 2698. aginduz onura publikoarako erakundea izendatua eta Euskal Autonomi Erkidegoko Boletin ofizialeko 9013. orrialdean argitaratua, errenta aitorpenean desgrabatu daitezkeen donatiboak onartzeko eskubidea du.

 
 [Index] 



 

Helburuak eta ekimenak

Herrien arteko ulermena sustatzea eta kulturen arteko elkartrukeak ditu tandemek xede nagusi. Horretarako kurtso pilotoak, material dokumentazioa eta zabalpena, nazioarteko kooperazio proiektu eta formakuntza bereziak, honako arlo hauetan antolatzen ditu:

1-Alemaniera: Goethe Institutoarekin batera, irakasleen oinarrizko prestakuntza zein iraunkorra eta autoikasketarako maila desberdinetara egokitzen den material didaktikoa sortzea; ikastaro berrien saiakera , "Alemana elkartrukez" besteak beste.

2-Euskara: Autoikaskuntzarako eskaintzen garapena eta autoikasketa zentruak sortzeko aholkularitza, bertako euskaltegi eta Euskara Udal Patronatuarekin elkarlanean. "Euskadi-Aquitaine" programaren barruan mugaz haraindiko elkartruke proiektuetan datu baseen erabilpenerako prestakuntza ikastaroak, beste lurraldeetan aplikatzeko ere balio dutenak.

3-Formakuntza: Edozein adin, maila eta beharretarako Tandem elkartrukean oinarritutako metodologian murgiltzeko formakuntza ikastaroak, hautzaindegietatik hasi eta unibertsitateetara, oinarrizko kurtsoak eta autoikasketa programak; Tandem modu desberdinetan aplikatzeko erabiltzaileentzako prestakuntza ikastaroak, besteen artean "Interkultur-Tandem" arrazakeriaren aurka eta eleanitzeko "Babylonia-Tandem"; ikerketa zentsua eta material bankua; irakasteko metodologia berriak, ikas-teknikak, mnemoteknika, testuen ulermena, kultur arteko komunikazioa eta ikasketa autonomoari buruz hizkuntza irakasleentzako eskaintzak; Tandem nazioarteko ihardunaldiei aholkua bestelako instituzio zientifikoekin elkarlanean.

4-Sarea: Sarearen erabiltzaile berrientzat kontakto puntu berria; Tandem-ikurraren eta autoreen eskubidearen gestioa. Interesatua dagoen ororentzat kontaktu bitartekaritza eta informazio esparru zabala.

 
 [Index] 



 

Tandemen esanahia

Hizkuntzak modu ezberdin batean ikasi nahi duen pertsonarentzat:

Hizkuntza ikastaro batean parte hartzen ari dela edo parte hartu gabe, solasalditxoak elkartrukatzeko bikote baten bila ari den ikaslearentzat, bere izaerara ahalik eta gehien hurbiltzen den pertsona bat bilatzeko zerbitzua eskaintzen da. Hau guztia, ia mundu guztian zehar barreiatuta, hizkuntza berri bat ikasi, bere kulturan murgildu eta elkartrukeak egiteko aukera ematen duten Tandem eskoletan aurkitu ahal izango da.

Tandem sareko edozein eskolatan ikasten ari den jendearentzat:

Galde ezazu dituen bestelako abantailaz (zenbait herrialdetan: tandem karneta)

Xehetasun gehiago: eskola hurbilenean

Ikuspegi metodologikoaz interesaturik dauden pertsonentzat:

Xehetsasun gehiago: Tandem Fundazioan, Donostian

Tandem®-en lan egiten baduzu:

+ Tandem sarearen barnean hizkuntza ikastaro guztiak dohainik jaso ahal izateko aukera(plaza libreak geratzen diren heinean, bidai eta alojamendua ezik)

+ Sare barruan dagoen munduko beste edozein lekutan lan egiteko aukera, beti ere bertako baldintzak onartuz.

Xehetasun gehiago: galde ezazu zuzenean interesatzen zaizun eskolan

Erakunde publiko eta antzekoentzat:

= kongresu zientifikoa," Nazioarteko tandem ihardunaldiak".

= "Aholkularitza zientifikorako kontseilua"n onarpena. Besteen artean honako abantail hauek izango dituzu:

= tandem-bikotea eta tandem-ikastaroetarako sarean dagoen material guztira sarbidea

= enplegatu guztientzat sarean agertzen diren ikastaro guztietan %20ko beherapena

= Fundazioak antolatzen dituen ikastaro guztietan %33ko beherapena

Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan

Hizkuntza eskolentzat:

> sarrera ikastaroak, finantziaketa, marketina eta antolaketari buruzko informazioa

> sareko kide izatea, tandem ikur erregistratua erabiltzeko baimena eta bestelako abantailak

Xehetasun gehiago: Tandem Fundazioan

 

Eta zu bila ari zaren hori zerrenda honetan agertuko ez balitz

galde ezazu tandem eskola gertuenenan

eta berak argituko ez balizu

galdezazu Tandem Fundazioan!

Itzulpena: Olatz Errazti Sagüés

 

 
 [Index]     Mapa del Web / Webplan / Sitemap / Plana

 


 
Deutsche Abteilung
Euskera saila 
Formación/Fortbildung/Teacher training/Heziketa 
Red TANDEM/Netz/Network